LEHENENGO HAUSNARKETA

KARTOGRAFIA




                                                              0. ETAPA

Lehenengo saio presentziala baino lehen ebidentziak sortzeko taldekako estrategia erabili nuen. Esaterako, nire taldekideekin bildu nintzen eta hitz egin genuen bakoitzaren esperientziei buruz. Azkenean argazkien bidez ebidentziak sortzea erabaki genuen. Nire kartografian soilik pertsona garrantzitsuen argazkiak ipini ditut, azken finean pertsonak, baloreak transmititu didatenak dira, eta hauek, hainbat gauza errepresentatzen dituzte. Adibidez, kirolari dagokionez, talde guztiaren argazkia jarri dut. Ekipo guztiak gauza ezberdinak errepresentatzen ditu, esate baterako, laguntasuna, esfortzua, disziplina…
Etxean nituen argazkiak ziren, beraz egunetan zehar ebidentzien bila egon nintzen. Hauek ikusten nijoan einean gauza asko burura etorri zitzaizkidan, eta konturatu egin nintzen eskolaz kanpo gauza asko ikasten direla. Nahiz eta eskola garrantzitsua izan eta gauza asko ikasi bertan, nire ustez askoz gehiago ikasten da eskolaz kanpo, batez ere esperientziak eta inguruko jendeari esker. Azken fienan, ikasten dugun guztia garrantzitsua da, bai eskolan, bai eskolaz kanpo. 




                                                              1. ETAPA

IKT-ko lehenengo tailerrarekin hasteko, taldekideek hainbat erabaki hartu behar izan ditugu; komunikazio iturriaren aldetik, whatsapp talde bat sortu dugu edozein zalantzei buruz hitz egiteko. Ondoren, drive bat ireki dugu lanak guztion artean egiteko, orrialde interesgarriak, audioak, argazki… eta beste edozein motatako ebidentziak igotzeko.


Klasean taldekideak bildu ginen eta elkarrizketa bat mantendu genuen gure ikaskuntza objektuak, argazkiak, etab. aitzaki bezala hartuz. Elkarrizketa hau grabatu genuen, eta hona hemen audioaren link-a.


https://soundcloud.com/irene-loureiro/audioa





                                                             2. ETAPA



Kartulina batean egindako kartografia da. Sinplea da, baino azaldu nahi dudan guztia dago. Beraz, argazkian ikusi dezakezute nire kartografiaren emaitza. Hurrengo etapan honen azalpena ikusi ahalko duzute.




                                                          3. ETAPA

Nire kartografian soilik pertsonak agertzen dira, hauek nire ikaskuntza prozesuan eragin handiaizan dutelako. Esan beharra dago objektuak eta espazioak sartzea ere pentsatu nuela, baina pertsonak garrantzitsuagoak iruditzen zaizkit eta askoz gehiago markatu didate. Nire kartografiak bai hezkuntza arautuaren eta ez arautuaren elementuak jasotzen ditu. Hala nola, lau arlo ezberdinetan banatu dut; familia eta lagunak, eskola, kirola eta musika.

Garrantzi handiena FAMILIA ETA LAGUNEI eman diet, horregatik goiko aldean daude, hauek nire bizitzan zehar baloreak transmititu didatelako. Argi dago familia oso garrantzitsua dela, eta beraz ezinbestekoa iruditu zait ipintzea. Lagunak guk aukeratzen ditugun familia direla uste dut eta haiekin bizitako  esperientziak gauza asko ikasteko balio izan zaizkit. Alor honetan Kaliforniara egin nuen bidaiaren argazki bat ipini dut. Esaterako, han lagun asko egin nituen eta bidai horrek oso garrantzitsua izan da nire bizitzan, Estatu Batuen kultura eta hizkuntza ikasteko. Azken finean, familia eta lagunak bizitza osoan zehar gure alboan egoten dira, eta haiei esker gaur egun garen pertsonak gara.
Beste aldetik ESKOLA ipini dut. Eskolak garrantzi handia dauka baita ere ezagutzak, baloreak, konpromesua.. ikasi dudalako bertan. Eskolan lehenengo lagunak egiten ditugu, beraz aurreko arloarekin erlazio bat dagoela esan beharra dago. Lehendabiziko esperientziak eskolan bizitzen ditugu, adibidez irteeretan.  

Ondoren KIROLA jarri dut. Kirola nire bizitzan oso garrantzitsua izan da. Honek eskolaz kanpoko jarduera zen baina Ikasi nituen gauza asko eskolarako balio izan zaizkit. Esaterako kirolaren bidez talde lana zer den barneratu dut. Beti entrenadoreak esaten zigun bezala, nahi duguna lortzeko, denon partaidetza ezinbestekoa da, denak ekipoari zerbait ematen diogulako. Hau ekolan ere gertatzen dela uste dut. Hau da, lanak edo proiektuak taldeka egiten ditugunean denok parte hartu behar dugu. eta bata besteari lagundu behar dugu. Era honetan emaitza onak izateko aukera izango dugu.

Azkenik MUSIKA dago. Nahiz eta azkena jarri deten ezinbestekoa da nire bizitzan. Musikari esker gauza asko ikasi ditut. Lasaitasun asko transmititzen dit, beraz kontzentratzeko laguntza handia da. Musikari esker bidaiatu ahal izan dut, beste toki batzuetan kontzertuak izan ditudalako, eta honi esker kultura berriak ikasi ditut. Kirola bezala musikak eskolarako balio izan dit, arestian aipatu dudan bezala kontzentratzen ikasteko balio izan dit, eta kontzentrazioa hezkuntzan lagungarria da.

Kartografia egin ondoren konturatu naiz ikasi ditudan gauza gehienak hezkuntza ez arautuaren barnean daudela. Etorkizunean, irakaslea naizenean, ikasleek eskolaz kanpo bizitzen dituzten esperientzietaz baliatzen saiatuko naiz, haiei esker gauza asko ikasten direlako, nahiz eta momentu horretan ez konturatu. Beraz, ikasleentzako lagungarria izango den zerbait izan daiteke esperientzia hauek gelakideekin konpartitzea.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina