LEHENENGO HAUSNARKETA

2016(e)ko irailaren 14(a), asteazkena

HASIERAKO HAUSNARKETA


   Hasieran pentsatzen nuen soilik eskolan ikasten zela, hau da, eskolaz kanpoko ekintzak edota gertaerak ez zirela barneratzen; baina oker nengoen. Denbora pasa ahala, konturatu egin naiz ikasteko benetako era esperientzien bidez dela. Argi dago eskola barruan ikasten dela, baino beste modu batzuk daude, hala nola, gure kabuz ikasteko kapazitatea. Beraz, ikerketa aurrera eramateko taldekide bakoitzaren bizipenak landuko nituzke. Nire kasuan, orain dela denbora asko pentsatu nuen irakaslea izaterakoan, txikitan izandako irakasle batzuk bezala izatea irakastea, edota hobeto esanda, haiek erabiltzen zituzten teknikak erabiltzea, nire kasuan funtzionatu zutelako.

Baina galdera asko etortzen zaizkit burura, eta hauekin batera erronka batzuk baita ere. Esate baterako, zer nolako esperientziak kontuak hartu behar ditugu? Hau da, eskola barruan suertatutakoak izan daitezke baina baita eskolaz kanpokoak ere. Esperientzia onak edo txarrak? Nire kasuan aipatuko nituzke batez ere esperientzia onak, adibidez, eskolaz kanpoko musika klaseak, eskubaloia, familiarekin egindako irteerak edota lagunekin bizitako esperientziak. Zein esperientzia dira garrantzitsuak eta zeintzuk ez? Hau garrantzitsuena iruditzen zait, azkenean bakoitzak jakin izan beharko du zein esperientzia dira garrantzitsuak eta zeintzuk ez. Nola azaldu sentzazioak edota sentimenduak? Badaude egoera asko azaltzeko oso zailak direnak, eta nola aurkitu modu egoki bat hauek azaltzeko?

Ikerketa-tailerrari niretzat garrantzitsuak izan diren zituazioak gehituko nituzke. Besteekin batera konpartitzea ezinbestekoa da, eta taldekide guztiek berdina egiterakoan hobeto ulertuko genuke guztion egoera eta pentsamenduak.

Hainbat gauza ikastea espero dut. Esaterako, irakaslea izaterakoan ikasleei erakustea ez dutela soilik eskolan ikasten, baizik eta gehien bat eskolaz kanpo ikasten dutela.